Zumaian marea igotzean itsaslabarrean harrapatuta geratu diren bi pertsona erreskatatu dituzte

0

Gaur, igandea, arratsaldeko lehenengo orduan, Ertzaintzaren helikoptero batek marea igotzean itsaslabarrean harrapatuta geratu diren bi pertsona erreskatatu ditu.

Arratsaldeko hiru eta erdiak aldera, larrialdietarako SOS Deiak 112 telefono-zenbakira deitu dute Zumaiako Flyschean, itsaslabar batean, gizon bat eta emakume bat harrapatuta zeudela esanez. Dirudienez, mareagorak ustekabean harrapatu du bikotea, eta une horretan ezin zen bere kabuz irten itsaslabarretik.

Lekura Euskadiko larrialdietako hainbat baliabide mobilizatu dituzte, eta bikotea zegoen lekua eta itsasoaren egoera ikusita, erreskatea airez egin behar zela erabaki dute. Horrela, Ertzaintzaren helikoptero bat hurbildu da eta bi pertsonak erreskatatu eta leku seguru batera eraman ditu. Biak onik zeuden.