Marcelino: “Prest gaude”

0
PRUEBA

“Oso pozik gaude denboraldi-aurre honetan jokalari guztiek izan duten erantzunarekin, eta bihar lehen partida ofizialean berrestea espero dugu”. Marcelino Garcia Toral konfiantzaz agertu da bere jokalariengan Athleticek 2021-22ko LaLigan jokatuko duen lehen norgehiagoka ofizialari begira, Elche CFren aurka, bihar Martinez Valeron (22:00etan): “Oso ondo entrenatu dugu eta denboraldi-aurre honetan talde garrantzitsuen aurka erakutsitako maila oso ona izan da. Bihar hasiko dugu denboraldia eta lehen partida irabazteko asmoarekin goaz”.

Elchek bere zelaian itxarongo du eta Athleticek aurreko denboraldiko azken neurketa errepikatuko du, non lehoiek porrota jaso zuten. Hala ere, Marcelinok beste emaitza bat espero du, futbol gero eta parekatuago baten barruan: “90 minutu horietan hamaika jokalari hamaikaren kontra izango dira eta mundu mailan futbolean dagoen berdintasuna ikusten dugu egunero. Partida bakoitza azkena balitz bezala bideratu behar dugu. Ea gure aukeraren batean asmatzen dugun eta Elchek baino gol bat gehiago sartzen badugun”.

Entrenatzaile asturiarrak taldean azken hilabeteetan protagonismoa hartzen joan diren jokalari gazteei jarraipena emateko aukerarekin, entrenatzaile zuri-gorria argia agertu da: “Prest daude. Joan den denboraldian bilakaera positiboa izan zuten, eta onarpen eta hobekuntza maila ona sumatu dugu. Zikloak dira eta gertatu behar dira. Jendea behetik gogor iristen da, lehiakortasuna areagotuz. Niretzat pribilegioa da txikitatik Athleticen jokatu nahi duten mutilak debuta egitera bultzatzea”.