PRUEBA
Unai Simonek atseden egun batzuk izango ditu gaurtik aurrera, Eurokopan eta Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu ostean, eta, beraz, datorren astelehenean ez da Elx CFen aurkako partidan egongo, LaLigako lehenengo jardunaldian. Hala adostu dute atezainak berak eta klubeko kirol arduradunek.
Nazioarteko atezainak, finalerdietara heldu zena txapelketa kontinentalean eta zilarrezko domina irabazi zuena Tokion, atzo, asteazkena, itzuli zen Lezamara, bere eskariz, goizeko saioa gainerako taldekideekin batera osatzeko. Simonek merezitako atsedena izango du orain, talde dinamikara itzuli aurretik.