Harrera Ander Cepas eta Olaia Martinez Espainiako txapeldunei

0
PRUEBA

Donostiako Udalak harrera egin die gaur gizean Ander Cepas eta Olaia Martinez Mahai Teniseko jokalari donostiarrei. Cepasek eta Martinezek Espainiako txapelketa irabazi zuten uztailean egin zen desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako Mahai Teniseko txapelketan. Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren izenean zoriondu ditu bi txapeldunak, “joku paralimpikoen atarian egiten dugun harrera berezi honetan. Ziur naiz etorkizunerako horrelako helburuak izango dituzuela buruan, eta horietan Udala bidelagun izango duzue”.

Ander Cepasek eta Olaia Martienezek oroigarria jaso dute eta eskertu dute Atletico San Sebastianek egiten duen lana euren kirola bultzatzeko. Halaber, Atletico San Sebastianeko Mahai Teniseko arduradun Daniel Rebordinos-ek hitza hartu du eta bi jokalariak animatu ditu lanean gogor jarraitzeko.