San Bartolomeko begiratokia jendearentzat irekita dago jada

0
PRUEBA

San Bartolome gainean eraiki den begiratoki berria jendearentzat ireki da, 8 hilabete lanean eman ondoren; 759.646 euroko aurrekontua izan du. Egur teknologikoz estalitako plataforma handi bat da, Catalonia Donosti hotelaren eta etorkizuneko Talent House-ren ondoan dagoena, eta Easo kalearen gainean hegan egiten du, beste ikuspegi batetik hiriaz gozatzeko aukera paregabea eskainiz.

Eneko Goia alkatea talaian izan da, Nekane Arzallus Hirigintza Jasangarriko zinegotziarekin eta San Bartolome Muinoako gerente Martin Arreguirekin batera, eta adierazi duenez, “amaitu gabe geratzen zen azken espazioetako bat da, San Bartolomeko eremuaren birsorkuntza burutzeko. Dudarik gabe, eremu horrek bizitasunean eta espazioan irabazi du, herritarren gozamenerako”.

Begiratokiak Joseba Elosegi izena izango du, eta Easo 22ko etxebizitza eraikinaren ondoko igogailu publikotik igotzen da bertara. Harmailak eta arrapalak ditu, eta kristalezko baranda batek errematatzen du, hiriaren ikuspegi zabalaz gozatzeko.

Begiratokiaren egituraren barruan -egituraren eta hormaren artean- habia kutxa batzuk ere egokitu dira, garai batean inguruan ohikoa zen sorbeltza hegaztiaren itzulera laguntzeko.