Hondarribiko Udalak atsekabe handia adierazi nahi du Bidasoako uretan atzo itota hil zen pertsona migratzailearen heriotzagatik

0

Atzo goizean Irundik Hendaiara Bidasoan barrena igerika pasatzen saiatu ziren bi pertsona migratzaileetatik bat bertan itota hil zela eta, Hondarribiko Udalak bere atsekabe handia adierazi nahi du eta doluminak eman nahi dizkie ingurukoei eta etxekoei. Ezin da ahaztu, gainera, denbora gutxian antzeko egoeran ito den bigarren pertsona dela.

Era berean, deitoratu egiten du gertakari lazgarri hau pertsona migratzaileek bIzi duten injustizia-egoeraren ondorioa baita, eta Hondarribiak, Bidasoaldeak, Gipuzkoak eta Euskadik bezala, pertsona zaurgarrienen beharrei erantzuten lagundu nahi diela adierazi nahi du.

Horretarako, ezinbestekotzat jotzen ditu giza eskubideak, elkartasuna eta giza duintasuna, alde batetik, erakundeen eta gizarte eragileen arteko lankidetza, bestetik, eta estatuen nahiz Europaren konpromiso sendoa, azkenik.