Abuztuaren 9a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:
Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 44
Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 2
Positiboa berretsitako langileak: 44
Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 43
Egoitza-zentroetan positibo diran erabiltzaile guztiak txertatuta daude. Ospitaleratu behar izan diren bi erabiltzaileek patologiak zeuzkaten lehendik.
Gaur egun, 5 zentrotan daude kutsatutako pertsonak Santa y Real Casa de la Misericordia-Bilbao (22), San Esteban 1-Getxo (11), Sanitas-Barakaldo (5), Gure Etxea-Mundaka (5) eta Fundación Miranda-Barakaldo (1).
Azken orduetan bi pertsona hil dira Covid-19rekin. Bi pertsonek patologia larriak zituzten aurretik.