Trikitilari Gazte Txapelketa izen ematea

0
PRUEBA

Datorren irailaren 1ean, Euskal Astearen baitan, Trikitilari Gazteen XLI. Txapelketa izango dugu Modelo Aretoan, 19:00etatik aurrera. Bertan parte hartzeko epea ireki da eta interesatuak Zarauzko Udaleko Jai eta Ekitaldien departamentuan izena eman beharko dute (Kale Nagusia 30 edota 943 005 119 telefonoan) abuztuaren 25a baino lehen.

Bikote garaileak 250 euro, txapela eta garaikurra eramango ditu eta bigarrenek, aldiz, 175 euroko saria. Herriko lehenengo bikoteak ere sari berezia izango du.

Hauek dira aurtengo txapelketaren oinarriak:

1.- Maila bakarra izango da:

Soinujoleak eta pandero jotzaileak 20 urte bete gabe izango dituzte txapelketa egunean. Familia Liburuaren kopia edo NAN aurkeztu behar da.

2.- Talde bakoitzak bikote bat osatuko du: bi ilarazko soinu diatonikoa eta panderoa.

3.- Parte hartzaileek lau pieza jo beharko dituzte: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina. Hauetako piezaren bat norberak sortutakoa bada, epaimahaiak baloratu eta kontuan izango du. Izen ematea egiteko garaian norberak sortutako pieza zein den adierazi beharko da.

4.- Trikitilariek, trikitixa eta porrusalda koplaz lagundu beharko dute, baldintza hau derrigorrezkoa da.

5.- Jotzen diren piezen originaltasuna mantenduko da, gehien bat fandango eta arin arinetan.

6.- Janzkera tradizionalaren ezaugarriak mantendu beharko dira (tiranterik ez eta abar).

7.- Epaimahaiaren osaketa txapelketaren egun berean jakinaraziko da, eta behin betikoa izango da honen erabakia.

8.- Gehienez zortzi bikotek parte hartu ahal izango dute txapelketan. Bikote gehiagok ematen badute izena kanporaketa egin go da eta, fandangoa jo beharko dute. Horrela balitz aurrez jakinaraziko da.

9.- Parte hartzaileek, kanporaketan pieza bat jo beharko dute eta ezingo da finalean errepikatu.

10.- Sariak:

– 250 euro, txapela eta trofeoa.
– 175 euro
– Herriko lehenengo bikotearentzat sari berezia.

Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 70 eurotako dieta bat izango dute, eta kanporaketa gainditu ez dutenek 50 eurotakoa.

11.- Izenak Zarauzko Udaleko Jai eta Ekitaldietako departamentuan emango dira (Kale Nagusia 30) 943.00.51.19 telefonora deitu ta, abuztuaren 25a baino lehen.