Zarauzko Udaltzaingoaren oharra

0

Zarauzko Udalak jakinarazi du joan den asteburuan Udaltzaingoak hainbat jarduketa izan dituela bisitariek eta zarauztarrek arauak ez betetzearekin lotuta.

«Udako denboraldiaren puntu gorenean gaude, oporretan dagoen jende askorekin eta gure herrian ondo pasatzeko gogoz dauden bisitariekin; horrek ez du esan nahi gizalegezko eta bizikidetzako gutxieneko arauak arautzen dituzten ordenantzak gainditu daitezkeenik, are gehiago oraindik pandemia egoeran gaudelako» gogoratu du Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV).

Udaltzaingoak asteburu honetan artatu dituen egoeren artean, malekoiko bi puben aurkako salaketak daude, establezimendua ixteko ordua gainditu eta bezeroek ordutegitik kanpo beladoreetan kontsumitzen jarraitzen zutelako.

Halaber, botiloiaren aurkako ohiko kontroletan, bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik hiru salaketa bideratu dira, eta pertsona bat identifikatu eta salatu dute segurtasun-agenteei desobeditzeagatik.

Bestalde, aparkalekuen kontroletan, kanpatuta zeuden 101 ibilgailu-jaberi adierazi zaie kanpinera edo Abendañoko autokarabanen gunera joan behar zutela. Ibilgailu horietako lau zepoen bidez ibilgetu dituzte, agenteek esandakoei jaramonik egin ez dietelako.

Gainera, larunbat goizaldean, babestutako Biotopoaren ingurua hiru kanpin-dendatan kanpatzen harrapatu zituzten zazpi atzerritar, eta Udaltzaingoaren oharrak jarraituz berehala alde egin zuten handik.

Azkenik, lau pertsona identifikatu eta salatu zituzten malekoian camping gas batekin sukaldatzeagatik, eta beste lau identifikatu zituzten ustez asteburuan hiru zakarrontzi erretzeagatik.

Alkateak, amaitzeko, «Osasun arauak betetzeko eta Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aginduak errespetatzeko» eskatu die herritarrei.