Tapia: «Ingurumen berme guztiak beteko dituzten energia berriztagarriak behar ditugu»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Vitorian. Landutako gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Berriztagarriak: Urte bakoitza garrantzitsua da Gobernu eta Herri gisa ditugun erronkei aurre egiteko. Iaz pandemia gogor bati aurre egiten ari ginen, orain ikusten ari gara gure enpresa inbertitzeko, ikertzeko gogoz dagoela, ingurumen-aldagaia, Basque Green Dealen jarraibideak prozesu guztietan aplikatuz. Orain energia berriztagarriak martxan jartzeko oinarriak ezarri behar ditugu.

Argindarraren prezio altuak zuzenean lotuta daude berriztagarrien faltarekin. CO2 gutxiago isurtzeko lan egin behar dugu, egiten ari garen bezala, eta noski, energia berriztagarrien ekoizpenean sakondu. Energia berriztagarria ekoitzi behar dugu ezinbestean, gure lurpean dagoen gasa alde batera utzi dugu eta urrutitik ekarri beharrean gadue eta ekintza guztiak beharrezkoak izango dira bilatzen ari garen trantsizioa egiteko.

Parke guztiak beharrezkoak dira, ez bakarrik eolikoak, baita fotovoltaikoak eta tamaina guztietakoak, handiak bai eta txikiak ere bai, baina ez edozein preziotan. Eusko Jaurlaritzak biodibertsitatea bermatu nahi du, eta zorrotz jarraituko ditu ingurumenari babes osoa emateko neurriak. Ez dugu martxan jarriko ingurumen-araudi osoa betetzen ez duen parke eolikorik. Ingurumen-bermeak dituzten energia berriztagarriak behar ditugu.

Parke batzuk Aixeindarrek sustatzen ditu, baina badira beste jabe batzuk ere, eta baita eguzki-parkeak edo biomasa bezalako energiak ere. Guztiak dira garrantzitsuak lortu nahi diren helburuetara iristeko.

Zati fotovoltaikoan, tramitazioa sinpleagoa da, eta Eusko Jaurlaritzak ingurumen-azterketa zein puntutan dagoen jakinaraziko du. Energia eolikoak ordea, beste tramitazio konplexuago bati jarraitrzen dio. Behin ebaluatuta, ohikoena da konpentsazio-jarduerak egin behar izatea.

Miñao: bi milioi euro baino gehiagoko kapitala handitzeko lan handia egin dugu, Europako funtsei aurkeztutako proiektu estrategikoetako batekin, baina goizegi da hitz egiteko, urrira arte ez baitugu jakingo zer araudi behar den hori aurkezteko. Gure abantaila da Euskadi kokatuta dagoela baterien bigarren belaunaldiaren fabrikazioan eta, gainera, birziklatzean pentsatuta. Araban, CicEnergigunean ditugun ezagutzekin, oso ondo kokatuta gaude. Baina ziur asko abendura arte ez dugu jakingo hori lortzen den, oraindik ez baitakigu deialdi horiek nolakoak izango diren. Litekeena da norgehiagokako prozesuak izatea, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu proiektua lortzeko.

TUBACEX: akordioak lortzeko ordua da. Akordiorako borondatez eseri behar dira enpresa eta langileak mahai baten inguruan, eta batzuek eta besteek amore eman beharko dute etorkizun garrantzitsua izan dezakeen enpresa martxan jarri nahi badute. Baina bi aldeek izan behar dute borondatea. Ehun ekonomikoa suspertzen ari denean eta mundu guztia agertoki berri batean jartzen saiatzen ari denean, ezin gara begira geratu.

Mercedes: digitalizazioaz ari garenean, 4.0 industriaz ari garenean, prozesu orok erdieroaleak behar ditu, gehienbat Asiako hego-ekialdean daudenak. Tentsioan gaude. Ez bakarrik Mercedes, Europa osoa, eta horregatik planteatzen dugu fabrikazio lokalagoa, egoera honek denboran iraungo duelako.