Bilboko Udaltzaingoak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean, abuztuak 10, Zazpi Kaleetan, Osasun Publikoaren aurkako delitu bat egotzita, droga-trafikoaren modalitatean.
Atxiloketa Erronda kalean gertatu zen, eguerdiko 12:30ak aldera. Inguruan herritarren segurtasuneko lanak egiten ari zen Udaleko Ikuskaritzako patruila batek portaera arraroa ikusi zuen, une hartan Iturribide kalean zebilen gizonarengan, izan ere, presaka ibiltzen hasi zen, Maria Muñoz kalerantz azkar bira eginez, eta horrelaxe jarraitu zuen Erronda kaleraino, udaltzainek bertan geldiaraztea lortu baitzuten.
Eragiketareren unean, saltzeko prest zeuden 68 haxix-zati konfiskatu zituzten, jogurt edangarri baten ontziaren barruan ezkutatuta.
Atxilotua atzo bertan utzi zuten epailearen esku.