BILBOKO ALKATEAREN ADIERAZPENA PANDEMIAREN EGUNTO EGOERARI BURUZ

0
PRUEBA

Egun on, eta eskerrik asko gaur gurekin izateagatik.

Aurten, iaz bezala, une bereziak bizi ditugu.
Bilbo, Euskadiko gainerako tokiak eta mundua bezalaxe, koronabirusak eragindako osasun-pandemia batean murgilduta dago.

Ezin da guardia jaitsi pandemiaren aurrean!
Birusak ez ditu adinak bereizten, ezta pertsona-motak ere.
Aukera bat ikusten duenean, suntsidura eragiten du. Jokabide desegoki bat, hutsegite bat, ustekabeko kontaktu bat, lasaitze-momentu bat…

¡Beste behin esango dut. Espero dut azkenengo aldia izatea. Eta hedabideei bere konplizitatea eta laguntza eskatzen dizkiet:

Bilbon, aurten, ez dago Aste Nagusirik.
Bilbon, ez dago “ez-jairik”.

Bilbon, ez dira onartzen jokabide hezigabeak, portaera arduragabeak eta osasun-neurriak zein betebehar zibikoak eta segurtasun-betebeharrak urratzeko saiakerak, inolako aitzakiarik gabe.

“Tolerantzia zero” herritarren osasun orokorra zein pertsonen integritate fisikoa eta bizitza arrisku larrian jartzen dituen jokabide ororekin.

Baina tolerantzia zero hori ulertu behar da eta banaka zein kolektiboki partekatu behar da.
Ezingo gara egoera honetatik atera baldin eta ez badugu denok esfortzu hori egiten.

Bilbo arduraz eta zuhurtziaz birusaren aurrean.
Bilbo erantzukizunez eta osasun-neurriekiko errespetuz.
Gainerakoa ez da beharrezkoa. Soberan dago gure kaleetan.