Artearen irakaskuntza gizatalde eta eremu desberdinetara zuzendu ahal izateko, baliabide metodologiko eta didaktikoak eskaintzen ditu ikastaro honek. Mugimenduaren oinarrizko elementuen domeinuak eta adierazpen artistikoak bat egiten duten ikuspegi sortzaile batetik egiten da lan. Pertsonaren partehartzea modu ludiko batez landu eta hainbat esperientziaren bitartez gorputza eta mugimenduaren ezagutza bultzatzen da; espazioa, denbora eta kideen arteko harremanak haintzat hartuz. Dantzaren irakaskuntzaren ikuspegi sortzailetik partaideen adierazpena, esplorazioa, komunikazioa eta esperientzia bidezko ezagutza bideratzen da. Dantza, musika eta arte plastikoen arteko erlazioak aztertzen dira, disziplinartekotasunari balioa emanaz eta zentzumenen garapena bultzatuz. Honela partaideen irudimenerako, sorkuntzarako eta adierazpenerako gaitasunak piztu eta garatzen dira..
DANTZA-KLASERAKO SORMEN-BALIABIDEAK
EGUNAK : 2, 3 y 6 de septiembre
ORDUTEGIA: 10:00-13:00
MATRÍKULA IREKITA ON LINE (LINKa)
IZEN-EMATE ORDENAREN ARABERA MUGATUTAKO PLAZAK
PREZIOA: 30€
Ikastaroa euskaraz izango da