Berrikuntza eta suspertze adimentsurako foru-laguntza nagusiek enpresen 631 eskaera jaso dituzte 2021ean

0
PRUEBA

Trantsizio digital eta berderako programaren, txekeo teknologikoen programaren eta kudeabide programaren barruko dirulaguntzak eskatzeko epeak zabalik mantenduko dira irailaren 30era arte.

3i, 2i, Elkarlanean eta Suspertze Adimentsua programek, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren berrikuntza eta suspertzea babesteko programa nagusiek, 631 eskaera jaso dituzte ekitaldi honetan. 3i eta 2i programen kasuan, eskaeren hazkundea % 16koa izan da, 2020ari dagokionez. Suspertze adimentsua programari dagokionez, hautagaitzen epea lehenago itxi behar izan da 321 eskaera jaso ostean, kopuru horrek 15.000 eurorainoko laguntza zuzenak eskaintzen dituen dekretu honetarako 2021ean aurreikusitako 2 milioi euroko aurrekontua betetzen baitu. Datu horiek egiaztatzen dute Bizkaiko enpresak bizirik eta oso aktibo daudela, proiektu berriei heltzeko eta berritzen eta aldaketetara eta eskarira egokitzen jarraitzeko gogoarekin, azaldu du Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak.

2021ak oraindik mundu-mailan eragiten digun osasun-krisiak markaturiko urtea izaten dihardu». Ildo horretatik, Ekonomia Sustatzeko Sailetik enpresa-sarearen aldeko babesa biziagotu dugu, merkatuak berrikuntzari eta inbertsioei dagokienez eskatzen dituen proiektuak garatu ahal dezan eta ingurumeneko eraldaketara eta eraldaketa digitalera egokitu dadin. Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak 18 milioi euro baino gehiago bideratu ditu enpresentzako laguntza-programa eta -zerbitzuetara, zehatu du Basurkok.

Diputatuak adierazi du berrikuntza-proiektuak babesteko laguntzen eskaerak areagotu izanarekin batera, eskari handiari erantzuteko aurrekontu-partidak ere areagotu direla. Gutxienez 3 lehiakortasun-palanka (berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa) barne hartzen dituen proiektu bat duten enpresei 500.000 eurorainoko laguntza zuzenak eta itzuli beharrik gabeko laguntzak eskaintzen dituen 3i programaren kasuan, eskaerak % 62,5 areagotu dira 2020ari dagokionez. Programa hau plantillan 10 eta 249 langile bitartean dituzten enpresentzat eta hazkunderako eta enplegua sortzeko eragin handia duten proiektuentzat zuzenduta dago. Dirulaguntzetara bideratutako aurrekontuan 500.000 euro gehiago jarri dira eta, horrela, aurrekontua 5,1 milioi eurokoa da.

Berrikuntza eta inbertsio aurreratua babesteko 2i programa plantillan 5 eta 100 langile bitartean dituzten eta enpresaren edozein eremutan berrikuntza dakarten proiektuak zein teknologikoki aurreratuak diren inbertsioak eginez beren lehiakortasuna hobetu nahi duten Bizkaiko ETEentzako pentsatua dago. Hasierako 4,8 milioi euroko aurrekontuari 200.000 euro gehitu zaizkio orain. Dekretu honetan 100.000 eurorainoko laguntzak jasotzen dira eta 255 eskaera jaso dira, hau da, 2020an baino % 11 gehiago.

Bi dekretuetan zein elkarlanean programa eta suspertze adimentsua programan dagoeneko itxi da eskaerak egiteko epea. Bestalde, trantsizio digital eta berderako dirulaguntzen programaren, kudeabide programaren eta kudeabide programaren deialdiak zabalik mantenduko dira irailaren 30era arte.