Mendetasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera abuztuaren 17an

0
PRUEBA

Abuztuaren 16a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 27

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 5

Positiboa berretsitako langileak: 41

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 26

Gaur egun, 5 zentrotan daude kutsatutako pertsonak: Santa y Real Casa de la Misericordia-Bilbao (14), Gure Etxea-Mundaka (6), San Esteban 1-Getxo (5), Sanitas-Barakaldo (1) eta Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Azken orduetan pertsona bat hil da Covid-19rekin.