Athletic, lehen garaipenaren bila

0
PRUEBA

Athleticek, 2021-22 Ligako lehen garaipena lortzeko asmoz, RC Celta de Vigoren aurka jokatuko du. Talde zuri-gorriak Balaidosera bidaiatuko du larunbat honetan, hilak 28, 17:00etan, denboraldi honetan lehen aldiz partida bat irabazteko asmoz. Marcelino Garcia Toralen mutilak sendo agertu dira orain arte, baina ez dute hirunaka batzea lortu.

Balaidoseko aurrekariak ez dira onenak izan lehoientzat, 18 garaipen, 13 berdinketa eta 24 porrot erdietsi baitituzte. Hala ere, datu positibo bat badago talde zuri-gorriarentzat. Vigon jokatutako 12 partidetatik, hamar irabazi dituzte: sei aldiz garaile irten dira 2003-04 (0-2), 2005-06 (0-1), 2014-15 (1-2), 2015-16 (0-1), 2016-17 (0-3), 2018-19 (1-2) eta lau aldiz berdindu dute 2006-07 (1-1), 2012-13 (1-1), 2013-14 (0-0) eta 2020-21 (0-0). 12 partida horietatik, bitan bakarrik galdu zuten: 2017-18 denboraldian (3-1) eta 2019-20 denboraldian (1-0).

Bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten azkenekoz Balaidosen, 2020-21 denboraldiako 27. jardunaldian. Partida 0-0 bukatu zen. Oso aukera gutxiko neurketa izan zen.