Merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea Donostian

0
PRUEBA

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko merkataritza eta ostalaritza elkarte eta erakundeekin lankidetzan, urtean bitan antolatzen ditu gremio horietako profesionalei zuzendutako euskara-ikastaroak. Ikastaro espezifikoak dira, 60 ordukoak 60 euroan, eta urrian hasiko direnen izen-ematea (urritik otsaila arte) irailaren 15era arte zabalik egongo da.

Bezero euskaldunak arreta hobea izatea da helburua eta, horretarako, euskara ikasten hastera edo euskara maila hobetzera bideratutako ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira:

  • AEK
  • Ilazki
  • Hitzez
  • Legazpi 6
  • Urrats
  • Urumea