Abuztuaren 31ko oroitzapen ekitaldiak

0
binary comment
PRUEBA

Donostiako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu abuztuaren 31a ospatzeko, hiriaren historian egun garrantzitsua.

Egun batzuetako programazioa jarriko da martxan, eta Nabarmentzekoak dira, egitarau horretan, “Donostia 1813” izeneko dokumentalaren 3Dko emanaldia, gure hiria sutea eta suntsitzearen aurretik nolakoa zen azalduko duten bi hitzaldi (abuztuak 30 eta 31), abuztuaren 31n San Bizente elizan, arratsaldeko 20:30etan egingo den Oroitzapenezko Kontzertua eta erdialdeko eliz guztietako kanpaien kanpai-hotsa. Honetaz gain, ohizko lore eskeintza egingo da.

Iaz gertatu zen bezala, gaur egungo osasun-egoera dela eta, jarduera guztietan jendearen sarbidea kontrolatuko da edukiera bete arte, eta jarduera egiten den bitartean maskara erabili beharko da.