Antton Valverderen kontzertua Itsas Etxea Auditoriumean Donostiako Musika Hamabostaldiaren barnean

0
PRUEBA

Donostiako Musika Hamabostaldia ostegun arratsaldez Hondarribira etorriko da. ‘Musika aitzaki’ atalaren barnean, Antton Valverde musikari donostiar historikoaren kontzertua izango dugu 19:30ean Itsas Etxea Auditoriumean. Bertan, “Gaua, ausentziaren itzala” bere azken diska aurkeztuko du. Sarrerak 10 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

Antton Valverde piano eta ahotsean egongo da, Harkaitz Cano (ahotsa), Francisco Herrero (bibolina, Iván Carmona (biolontxelo) eta Joxan Goikoetxea (akordeoia).

Donostian jaio zen 1943an. Antton Calverdek gaztetan musika klasikoko ikasketak egin zituen eta 60ko hamarkadan abeslari eta konpositore ibilbidea hasi zuen betiere bere enpresari jardunarekin uztartuz. Artea-enpresa dualtasunak hainbat diziplinetako artistak ezagutzea ahalbidetu zion eta musikari, pintore, idazle, eskultorez… osatutako familia giroaren eragin handia jaso zuen. Euskal poeta nagusiak musikatzeko gustu eta estilo bereziari esker hainbat disko grabatu ditu gitarraz eta gehienbat pianoaz lagunduta.

Hainbat single kaleratu ondoren, ‘Oskarbi’ taldeko kide izan zen eta “Eskutari” diskoan parte hartu zuen. Jarraian, Xabier Lete eta Julen Lekuonarekin “Bertso zaharrak” argitaratu zuen, iragan garaietako hainbat bertso berreskuratzen zituen lana. Bi urte igarotakoan Xabier Leterekin “Txirritaren bertsoak” kaleratu zuen, bertsolaritza oinarri duen diskoa. Ordurako jada kaleratua zuen “Antton Valverde” bakarkako lehen lana.

Hurrengo diskoa “Lauaxeta” poetari eskainitakoa izan zen. 1986an “Urte giroak ene begian” kaleratu zuen, eta 11 urte beranduago “Larogeitamazazpi”. 2007an “Hamabi amodio kanta” argitaratu zuen eta 2013an “3L – Lizardi, Lauaxeta, Lete” egin duen Anjel Lertxundirekin batera. Lertxundirekin 2020an zuzeneko DVD bat editatu zuen, “Hitzak Hots” izenekoa, 5 emakume poeta euskaldun musikatuz: Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia. 2020an “Gaua, ausentziaren itzala” kaleratu zuen, etzi Hondarribian entzun ahal izango dena.