Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 191 pertsonaren aurkako salaketak proposatu dituzte joan den ostiraletik, abuztuaren 27tik, igandera, abuztuaren 29ra, bitartean, pandemiaren aurka borrokatzeko eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko ezarritako osasun-arauak hausteagatik. Balantzean, 102 proposamen izan dira kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik eta 64 maskara ez erabiltzeagatik.
Ertzaintzak eta udaltzaingoek indarrean dauden osasun-arauak betetzen direla zaintzeko egindako kontrolen ondorioz —34/2021 Dekretua, lehendakariarena, uztailaren 15ekoa, 191 salaeta egin dira joan den ostiraletik, abuztuaren 27tik, igandera, abuztuaren 29ra, bitartean. Zehapen gehienak dira kalean alkohola kontsumitzeagatik egindako arau-hausteen ondoriozkoak (guztira 102 zehapen-proposamen, eta maskara ez erabiltzearen ondoriozkoak (64 zehapen-proposamen).
Lurraldeen arabera, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen ekintza honela banakatzen da: 61 salaketa Araban, 116 Bizkaian eta 14 Gipuzkoan.