Lan eta Enplegu Sailak enpresa- eta sindikatu-erakundeetako prestakuntzarako diru-laguntzen deialdia egin du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA

Lan eta Enplegu Sailak 751.129 euroko diru-laguntzen deialdia egin du enpresa-elkarteentzat eta erakunde sindikalentzat, beren jarduera-eremuetako berezko gaietan giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten.

Agindu hori Gobernu Kontseiluari aurkeztu zaio gaur, eta haren bidez, enpresa- eta sindikatu-erakundeen barneko prestakuntza-programak indartzea, integratzea eta koherenteak izatea sustatu nahi da, erakunde horiek beren koadroak eta langileak kualifikatzeko tresna egokiak izan daitezen, eta, horrela, egoera soziolaborala hobetzeko egiten duten ekarpena sustatu nahi da.

Deialdi honetan, pandemiak eskatzen dituen mugen ondorioz, teleprestakuntzari dagokionez iaz aurreikusitako baldintzak betetzen jarraitzen da.

2021erako aurreikusitako diru-laguntzetarako kreditua 525.790 eurokoa da ordainketa-kreditu gisa, eta 225.339 eurokoa konpromiso-kreditu gisa. Esleitutako diru-laguntza osoaren % 70 diru-laguntza ematen den unean entregatuko da, eta gainerako % 30a, diruz lagundutako prestakuntza-plana amaitu ondoren. Horretarako, amaierako memoria bat aurkeztu beharko da, amaitu eta bi hilabeteko epean. Memoria hori 2022rako konpromiso-kredituaren kargura ordainduko da.