Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Bizkaia Irratiko “Goizeko Izarretan” saioan. Bertan, besteak beste, honako gai hauek aipatu ditu: uda honetan izandako indarkeria erasoak eta istiluak, pandemiaren egoera eta hartutako neurriak, egoera sozioekonomikoa eta kultura arloan emango diren pausoak.