Bilboko Udalak Done Petri plazako zati bat ireki du jendearentzat

0

Bilboko Udalak jendearentzat zabaldu du Deustuko Done Petri plazako alde bat, bertako lanak orain dela gutxi amaitu baitira. Plazaren zati horretan zuhaitzak landatzea baino ez litzateke geratuko; birlandatzeko egutegiaren arabera, landaketa hori 2022ko abendutik urtarrilera bitartean egingo da.

Guztira, plazak 4 zuhaitz irabaziko ditu; izan ere, egiten ari diren lanekin 24 kendu dira eta Done Petriko eremu osoan 28 zuhaitz egongo dira. Zuhaitz horiek kentzea beharrezkoa izan da plazaren zati hori berdintzeko eta dauden oztopo arkitektonikoak kentzeko.

Era berean, 303 metro karratu berdegune irabaziko dira.

Plazaren zati horretako obrak hauek izan dira: plaza birmoldatzeaumeentzako jolas-gune estalia (550 metro karratu), jolas bioosasungarrietarako gunea (250 metro karratu) eta lorategi-gunea (830 metro koadro) egitea, led motako argiekin argiztatua, eta hiri-altzari berriak jartzea.

Nabarmendu behar da, gainera, umeen guneak eskaintzen dituen jokoen artean elementu bi inklusiboak direla eta irisgarritasun unibertsala eskaintzen dutela. Erdiko zilindroa duen kulunkari batek eta karrusel birakari batek aukera ematen dute ume guztiek, beren egoera motorra edozein dela ere, espazio bera partekatzeko.

Eremu irekiaren azalera 1.950 metro karratukoa da eta bertara Agirre Lehendakaria eta Madariaga etorbideetatik eta Ramon y Cajal kaletik sartzen da.

Done Petri plaza urbanizatzeko obra osoa 2022ko martxoan amaitzea aurreikusten da.