Donostiako Zubieta eta San Martin kaleen norabideak aldatuko dira datorren udan

0
binary comment
PRUEBA

Tokiko Gobernu Batzordeak Construcciones Moyua SL enpresari esleitu dio kontratu bateratu bat, Kontxa inguruan gauzatuko diren eta 9 hilabeteko egikaritze epea duten hiru proiektu garrantzitsu hauetarako: kostaldeko horma konpontzeko eta handitzeko proiektua, eta Kontxako baranda ordezteko proiektua (II-A fasea), Kontxako pasealekuko bidegorriaren proiektua (III. Fasea. 2 Eguneratzea) eta San Martin eta Zubieta kaleen zirkulazioaren norabidea aldatzeko proiektua. Obra horiek 2.559.060 euroko aurrekontua dute.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, «hiriarentzat garrantzi handiko hiru proiektu dira, batez ere hiriaren mugikortasuna hobetzen lagunduko dutelako; hau da, norabide aldaketei eta bidegorriari esker bai oinezkoentzako bai bizikletaz mugitzen diren pertsonentzako espazio askoz atseginagoak sortzen lagunduko duen puzzlea egituratzen jarraitu ahal izango da«.