Zabalik dago Gazteen Antzerki Topaketan izena emateko epea

0

32. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago irailaren 15era arte. Talde ez profesionaletan jarduten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek eman dezakete izena.

Ane Oyarbide Gazteria Saileko zinegotziak parte hartzera animatu ditu gazteak: “Oso aukera polita da gazteek sortutako antzezlanak erakusteko, sormena eta antzerki produkzioa bultzatzearekin batera. Gainera publiko gisa antzokietara hurbiltzeko ohitura sortzen ere lagun dezake”.

Donostia Gazteria Sailak antolatu du Topaketa, Donostia Kultura eta Kutxa Kultur erakundeekin batera; eta urria nahiz azaroa bitartean egingo da hiriko hainbat antzokietan: Antzoki Zaharra, Lugaritz Kultur Etxea, Kontadores Gazte Zentroa, Gazteszena eta Kutxa Kultur Plaza.

Topaketan parte hartu nahi duten taldeek, 2021eko irailaren 15a baino lehen, Donostia Gazteriaren web orriko (www.donostia.eus/gazteria) eskaera inprimakia bete beharko dute eta, antzezlanaren argazki adierazgarri batekin batera, gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidali edo, posta arruntez, honako helbidera:

32. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu nahi duten taldeek Donostia Gazteriako web orrian aurkituko duten eskaera inprimakia bete beharko dute, eta antzezlanaren argazki adierazgarri batekin batera, 2021eko irailaren 15a baino lehen gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidali edo posta arruntez honako helbidera:

Gazteen Antzerki Topaketa
Donostia Gazteria
Agirre Miramon kalea 4, 20002 Donostia
Tel.: 943481909