Bizkaian jarduera arkeologiko eta paleontologikoak egiteko diru-laguntzen deialdia ireki du Foru Aldundiak

0
PRUEBA

Bizkaiko ondasun arkeologikoak edo ustezko zona arkeologikoak ukitzen dituzten obren ondorioz beharrezkoak diren jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak; jarduerok 2021eko ekainaren 16tik 2022ko ekainaren 15ean garatu behar dira.

Zehazki, prospekzio-, zundaketa-, kontrol- eta indusketa-jarduerek eta azterlan arkeologiko eta paleontologikoek jaso dezakete dirulaguntza.

Foru Erakundeak konpromisoa hartuta dauka babes ertaineko edo bereziko ondasunak, ustezko zona arkeologikoak edo Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendaritza Nagusiaren artxiboetan babes ertaineko edo bereziko ondasun gisa kalifikaturik daudenak babesteko programei laguntzeko; ildo horretan, dirulaguntzen deialdia onetsi du, eta programara 60.000 euroko zuzendu ditu.

Dirulaguntzaren eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 31n hasi, eta 2022ko uztailaren 5ean amaituko da; eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Historikoaren Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira (Bilboko Maria Diaz de Haro kalea 11), edo Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.ebizkaia.eus/es/inicio).