PRUEBA
Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Dantza Zirkuituaren baitan, irailak 10ean Ojo De Buey dantza emanaldia ikusteko aukera izango dugu Modelo Aretoan.
Proyecto Larrua dantza konpainiaren eskutik, iluntzeko 20:00tan hasiko da ikuskizuna eta sarrerak 6€ tan eskuratu ahal izango dira Modelo Aretoko txarteldegian eta Kutxabanken sarrera salmenta atarian.
50 minutuko emanaldi honetan Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca eta Aritz López dantzariek Euskal Herriko idi probetan inspiratutako dantza pieza eskainiko dute, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatuz.