Rayo Vallecano, Unai Lopez eta Athletic Cluben arteko akordioa

0
PRUEBA

Athletic Clubek, Rayo Vallecanok eta Unai Lopez jokalariak akordioa lortu dute erdilariaren federazio eskubideak 2021-2022 denboraldirako talde madrildarrari lagatzeko. Jokalariak eta Rayo Vallecanok beste bi denboraldirako luzatuko dute harremana.

Ordain ekonomikoak eskuratzeaz gain, Unai Lopezen eskubide ekonomikoak eta federatiboak eskuratzeko lehentasunezko aukera izango du Athleticek.

Unai Lopez gaztetan iritsi zen Lezamara, Realetik, eta gaztetan esperientzia pilatu zuen Basconian eta Bilbao Athleticen, 2014ko abuztuaren 27an lehen taldean debutatu zuen arte, oroitzapen handiko partida batean, San Mamesen, Napolesen aurka (3-1). Partida horrek Champions Leagueko multzoen fasera sartzeko balio izan zien lehoiei.

Leganes eta Rayo Vallecano utzita, 93 partida ofizial jokatu ditu jokalari donostiarrak, eta lau gol sartu ditu.

Athletic Clubetik eskerrak eman nahi dizkiogu Unai Lopezi erakundearen eta bere taldekideen defentsan egindako lanagatik, baita bere ibilbide pertsonal eta profesionaleko zorterik onena opa diogu.