Hainbat baserri bide konponduko ditu Azpeitiko Udalak

0
Azpeitiko Udalak, azken urte luzeetan bezala, landa eremuko bizilagunen mugikortasuna eta, ondorioz, bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin herriko hainbat baserritarako bideak hobetzeko obrak egiteko lehiaketa publikoa egin du. Hala, datozen asteetan hainbat landa eremuko bide konponduko dira.
Elosiaga auzoan, Larrañaga eta Elorriaga arteko bidea hobetuko da, Izarraitzen Azkune Beheko eta Erlo artekoa, eta Aratz-errekan Serreria eta Arlizeta Goikoa artekoa. Obrak Asier Larrañaga Orbegozok egingo ditu eta 161.848,36€ko aurrekontua dute.