Uda osteko lehen plenoa egingo du udalbatzak bihar. Hileroko plenoa egingo da, eta, aurrez, 18:00etan, Herritarren Gobernu Batzordea ere egingo dute udal agintariek. Plenoa 19:00etan hasiko da eta honakoak izango dituzte aztergai:
1.- Udalbatzak 2021eko apirilaren 27an, maiatzaren 11n eta uztailaren 6an egindako aktak onartzea.
2.- Auzotaxi dirulaguntza programa: oinarriak eta 2021eko deialdia.
3.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzuak emateko kontratazio espedientea onartzea -304K-.
4.- “Azpeitian irisgarritasuna sustatzeko plana 2021” onartzea.
5.- Alkateak 2021eko uztailaren 29an emandako Ebazpenaren berri ematea.
6.- Galdera eta erreguak.