Datorren asteazkenean, hilak 15, inaugurazio ekitaldia izango da, arratsaldeko 18:30ean hasita. Ikasturtea hastear, irakasleak azken ukituak ematen ari zaizkie datozen urteetan lantoki izango dituzten lokalei. Izan ere, Zarauzko AEK euskaltegi berria hiru esparruz osatuta dago, Zuberoa kaleko 16. eta 18. zenbakien artean: erdikoan, harrera tokia, bulegoa, irakasleen gela, tutoretza gela eta ikasgela bat egongo dira; […]