Bingen Zupiria Donostiako 69. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian izan da

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea Donostiako 69. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera, besteak beste. Ekitaldiaren Marion Cotillard aktoreak aurtengo Donostia Sarietako lehenengoa jaso du.

Aurten hamazazpi filmek –13 film luzek, film labur batek, telesail batek eta ekoizpen-fasean dauden bi filmek– osatuko dute Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko euskal partaidetza, eta Sail Ofizialean, Zabaltegi-Tabakaleran, Zinemiran, Euskal Zinemaren eta EiTBren galetan, WIP Europan eta Ikusmira Berriak sailean banatuta egongo dira. Gainera, Kimuak programaren ibilbidea Zinemira sariarekin aitortuko da.