Bingen Zupiria Sokatira Mundialaren inaugurazio ekitaldian izan da

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Getxoko Sokatira Munduko Txapelketaren inaugurazioan izan da gaur. Hasiera ekitaldian Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Amaia Agirre Getxoko alkatea eta Igor Duñabeitia Euskal Herriko Herri Kirol Federazioko presidentea izan dira, besteak beste.

Sokatira Mundiala, lur gaineko sokatirako Munduko Txapelketa, irailaren 19ra bitartean jokatuko da Faduran, taldeka eta nazioka. Guztira 16 selekzio nazional eta 580 kirolari bilduko ditu. Basque Countryk selekzio nazional gisa parte hartuko du 8 kategoriatan. 4 euskal klubek hartuko dute parte munduko txapelketan, 18 talde osatuz, 7 kategoriatan banatuta. Basque Country eskubide osoko kidea da Nazioarteko Sokatira Federazioan (TWIF) 2015etik.