Donostiako Musika eta Dantza Eskola irailaren 7an hasiko da aurrez aurreko eskolak ematen

0

Guztira, 2021-22 egutegiak 175 eskola egun ezartzen ditu, irailaren 7an hasi eta ekainaren 21ean amaituko direnak.

Gabonetako oporrak 2021eko abenduaren 21etik 2022ko urtarrilaren 7ra arte ezartzen dira, ikasleak beraz, urtarrilaren 10ean itzuliko dira ikasgeletara. Bestalde, Aste Santuko oporrak 2022ko apirilaren 11tik apirilaren 22ra izango dira.

Eskolako zerbitzuak

Eskola irailaren 1etik 6ra 8:00etatik 19:00etara bitartean zabalik egongo da. Irailaren 7an aldiz, ohiko ordutegia ezarriko da, hau da, 8:00etatik 22:00etara.

Administrazioan irailaren 1etik aurrera egun lektiboetako ordutegian, 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara, artatuko da.

Gelen erreserba aldiz, aurrez aurre, 943297830 zenbakian edo info@donostiaeskola.eus helbidera idatziz kudeatuko da.

Liburutegia itxita egongo da obrengatik beste abisu bat eman arte eta telefonoz erantzungo da 943297831 zenbakian. Ordutegia irailaren 1etik 6ra 09:30etatik 13:30etara izango da. Irailaren 7an aldiz ikasturteko ohiko ordutegia ezarriko da, astearte, asteazken eta ostiraletan, goizez, 10:30etatik 14:30etara eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago: www.donostiaeskola.eus