Eusko Label Liga eskaparate bikaina izan da egiaztatutako kalitatezko produktuak promozionatzeko

0

COVID-19a dela-eta Euskadiko kalitatezko produktuak ezagutzera eramateko gainerako ekintza eta dastaketa asko ez dira errekuperatu eta ekintza honek inoiz baino garrantzi handiagoa hartu du.

Eusko Label Ligako azken estropada ospatu ondoren Portugaleten, Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk oso modu positiboan baloratu dute ekintza hau, izan ere, estropaden liga leku bikaina izan da udara guztian Eusko Label produktuak ikustarazteko eta balioan jartzeko, eta gauden egoeran, beste modu batean ezin izango zen lortu hori.

Azken estropadako sari banaketa ekitaldian izan dira, besteak beste, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien politikako sailburuordea.

2017az geroztik, Eusko Label elikagaien marka da Euskadin udako kirol hitzordurik garrantzitsuenaren izena da, baina edizio honetan traineru ligak Eusko Label marka izateak inoiz baino garrantzi handiagoa eduki du. Kontuan izanda dastaketa herrikoiak izan direla Euskadiko kalitateko produktuak kontsumitzaileen artean ezagutarazteko HAZIk gidatutako ekintzarik garrantzitsuenetako bat, eta jakinda dastaketa herrikoi horiek oraindik ezin izan direla egin COVID-19a dela-eta, oso garrantzitsua izan da estropada bakoitza egin den lekuan marka presente egotea eta presentzia horrek komunikabideetan izandako oihartzuna.

Horrenbestez, kirol babes horrek lagundu du Eusko Labela duen nabarmentasun maila handiari eusten, eta baita Euskadiko kontsumitzaileek Eusko Label kalitate ziurtagiriaren babespeko produktuak kontsumitzen jarraitu dezaten animatzen ere.

Eusko Label marka publiko eta ofiziala da, eta Euskal Autonomia Elkargoan ekoitzi, eraldatu edota landutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizteko balio du, produktu horien kalitatea, berezitasuna edo singulartasuna produktuek oro har batez beste izan ohi dituztenak baino handiagoak baitira.

Labur esanda, kalitateko eta Euskadiko produktuak direla bermatzen du bereizgarriak.

Eusko Label produktuak

Produktuen lehiakortasuna handitzeko eta Euskadiko ekoizleen errentagarritasuna areagotzeko tresna bat izan dadin, Eusko Label, egoera eta kontsumo joera berrietara egokitu behar izan da, eta ahalegin handia egin behar izan du Eusko Label zigiluaren barruan beste produktu eta janari batzuk gehitzeko. Zentzu horretan, beste jarduera batzuen artean, duela gutxi bi produktu berri gehitu dira familiara: Euskal Ogia – zeina Eusko Label gariz eginda dagoen-, eta Eusko Label Gatza.

Horrela, ogia eta gatzarekin gaur egun 18 Eusko Label produktu daude, gainerakoak hauek dira: Euskal Okela, Euskal Esne Bildotsa, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Esnea, Euskal Baserriko Arrautzak, Euskal Baserriko Oilaskoa, Oliba Olio Birjina Estra, Baserriko Txerria, Eztia, Arabako Patata, Euskal Babarrunak (Tolosako babarrunak, Arabako babarrun pintoa eta Arabako Arrozina Babarruna), Ibarrako Piparrak, Gernikako Piperrak, Euskal Tomatea eta Euskal Barazkiak (letxuga eta zerba).