Gobernu Kontseiluak 35.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du futboleko “Euskal Herria Txapela” eta “Euskal Herria Kopa” finantzatzeko

0
PRUEBA

Gaurko bileran, Gobernu Kontseiluak diru-laguntza zuzena onartu du Donostiako Sei Herri Kirol Elkartearentzat, gizonezkoen futboleko «Euskal Herria Txapela» eta emakumezkoen futboleko «Euskal Herria Kopa» txapelketak antolatzeko.

Donostiako Sei Herri Kirol Elkarteak hainbat kirol-ekitaldi antolatzen ditu, eta horien artean bi nabarmendu dira uda honetan. Alde batetik, «Euskal Herria Txapela» dago, non, partida bakarrera, denboraldian zehar jokatutako derbien emaitzak zenbatu ondoren, lehen mailan gorengo tokietan sailkatu diren gizonezkoen lehen eta bigarren taldeak txapela jokatzen dute. Aurtengo garaipena Osasunarentzat izan da, finalean Realari irabazita.

Bestalde, Donostiako Sei Herri Kirol Elkarteak aurten Athleticek irabazi duen «Euskal Herria Kopa» ere antolatu du. Bertan, Euskal Herriko maila goreneko emakumezkoen futbol taldeek parte hartzen dute: Aviron Bayonnis, Genet, Añorga, Oiartzun, Eibar, Reala, Mutilvera, Osasuna, San Ignacio, Bizkerre, Athletic eta Alaves. Lehiaketa honen bidez emakumezkoen futbola eta euskara sustatu nahi dira.