Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia udaltzainak eta Udaltzaingoko laguntzaileak hautatzen hasiko da Euskadiko udaletan ordezkapenak egiteko

0

Datorren astean hasiko dira Barakaldoko BECen bitarteko langileen bi lan-poltsa osatzeko hautaketa eta prestakuntza probak: bat udaltzainak ordezkatzeko eta bestea Udaltzaingoko laguntzaileentzat. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak (PLEA) abian jarri dituen bi hautaketa-prozedura hauen helburua da Euskadiko udalei, batez ere txikiei, bi lanbide-kategorietan hutsik dituzten plazak berehala bete ahal izateko pertsona prestatuak eta gaituak izaten laguntzea.

Udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsa sortzeko deialdian 2.395 pertsona daude izena emanda eta laguntzaileen lan-poltsa sortzeko deialdian 1.970.

Bi hautaketa-prozedurak oposizio-sistemaren bidez egingo dira, eta nortasun probak eta ariketa psikoteknikoak egingo dira. Proba horiek gainditzen dituztenek lanpostuari dagokion prestakuntza espezifikoa jasoko dute, eta hori gainditzen dutenean, eta ezagutzak neurtzeko probaren ondoren, bitartekoen lan-poltsetan sartuko dira. Akademiak urtea amaitu aurretik jarriko ditu lan-poltsa horiek Euskadiko udalen eskuetan.

DATUAK ETA DATAK