Udalak San Sebastian eguneko jaiari buruzko iritziak hartzeko prozesua hasi du

0

Donostiako Udalak bilerak egiteari ekingo dio datorren astean San Sebastian egunaren jaiaren antolaketan inplikatuta dauden hainbat eragilerekin. Helburua da, pandemiak eragindako egoera honetan San Sebastian egunaren gaineko eragile horien iritzia jasotzea eta erabakiaren parte izatea.

Horrenbestez, Udalak hainbat eragilerekin harremanetan jarriko da urtarrilaren 20an danborrada antolatzen duten elkarte gastronomiko, ikastetxe, Guraso Elkarte edo danborrada ezberdinak antolatzen dituzten beste hainbat elkarterekin, iritziak jasotzeko, eta erabaki partekatu bat hartzeko.

Hortaz, Udalak hainbat bilera egingo ditu, hurrengo asteetan haur eta helduen danborradetako ordezkarirekin, eta behin informazioa eta iritziak jasota, dagokion erabakia hartuko du.