Neikerrek zereal barietateen ebaluazio entseguen emaitzak aurkezteko jardunaldia antolatu du

0

Zereal barietateak ebaluatzeko saiakuntzek informazio zehatza eta praktikoa ematea ahalbidetzen diote zerealaren sektoreari (teknikariak, nekazariak, industrialariak eta administrazioa), zereal eta labore estentsiboen barietate berrien egokitzapen agronomiakoari eta kalitateari buruz, Espainiako laborantza ingurune desberdinetan. Xede horrekin, 2020-2021 kanpainako saiakuntzetan lortutako emaitzak aurkeztu nahi dizkizuegu. NEIKERek Sarean egiten ditu saiakuntza horiek, GENVCE taldea osatzen duten gainerako autonomia erkidegoekin.

NEIKERek Gaunako gure finka esperimentalean udazkeneko gari bigunetan, udazkeneko garagarretan eta udaberriko malta garagarretan egiten dituen saiakuntzen emaitzak erakutsiko dizkizuegu. Erakutsiko diren garagar barietateak saiakuntzetan erabili ditugun barietateen errendimendu eta parametro agronomiakoen emaitzen batezbestekoaren gainetik nabarmendu direnak dira.

Halaber, udazkeneko gari laboreetan eta udaberriko garagarrenetan kanpo sareak lortu dituen ematzen berri ere emango da. NEIKERek Arabako bi eremu agroklimatiko desberdinetan lantzen ditu horiek. Kanpo sarean, Lautadan egindako saiakuntzetako barietaterik onenak, orain, klima eta lur baldintza desberdinak dituzten bi eremutan ebaluatzen ari dira.

Data: 2021eko urriaren 5a

Tokia: Zalditegiak (Neiker-eko egoitza Arkautin)

IZENA EMATEAK

EGITARAUA

10:00 GENVCE sarearen protokoloaren baitan barietateak ebaluatzeko egindako saiakuntzen aurkezpena. Juan Bautista Relloso (NEIKER)

10:30 Galderen txanda

10:40 Kanpo sarearen lehen urtearen aurkezpena. Arkautin bi urtez saiakuntzetan onenak izan diren barietateen ebaluazioa, Arabako beste eremu agroklimatikoetan duten aklimatazioa eta errendimendua aztertzeko. Ibai Elorza (NEIKER)

11:10 Galderen txanda