Euskal Padel selekzioa Bizkaian jokatuko den Europako Txapelketan lehiatuko da

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok parte hartu du Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Federation of European Padel (FEPA) erakundeak Euskadiko Padelaren Federazioarekin (FVP-EPF) elkarlanean antolatutako Europako Padel Txapelketaren aurkezpenean. Txapelketa horretan 14 herrialdetako ordezkariek hartuko dute parte, eta Bilbo eta Bizkaia Europako padelaren hiriburu bihurtuko dira urriaren 4tik urriaren 9ra bitartean. Euskadik selekzio propioa izango du txapelketan.

Jon Redondok, bere hitzaldian, euskal selekzioa txapelketa honetan ofizialki lehiatzearen garrantzia azpimarratu du, eta gogoratu du hilabete bateko epean nazioarteko hiru txapelketa egingo direla Euskadin, non euskal selekzioa modu ofizialean lehiatu den (padel, sokatira eta kayak surf). Gainera, Euskadik maila goreneko nazioarteko txapelketak antolatzeko duen gaitasuna erakusten ari dela azpimarratu du.

Gaurko prentsaurrekoan Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak, Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol aholkulariak, Jorge Peñín Euskadiko Padel Federazioko presidenteak, Alfredo Ruiz de Azúa Bizkaiko Padel Federazioko presidenteak eta Ángel Gurrutxaga EKFB-ko presidenteak ere parte hartu dute.