100 urte bete dituen egunean, Antonia Nogales Izquierdo zoriondu du Azpeitiko alkateak

0
1921eko irailaren 26an jaio zen Quintana de la Serenan (Espainia), Antonia Nogales. Atzo 100 urte bete zituen, beraz. Urteurren borobil horren bueltan, zorion ekitalditxo bat egin dute San Martin Egoitzan, eta bertan, izan dira, besteak beste, bertako langile eta bizilagunez gain, Nogalesen senideak eta Nagore Alkorta alkatea.

Quintana de la Serenan jaioagatik, 40 urterako etorri zen Azpeitira bizitzera; ordurako, 9 seme alaba zituen. Beraz, bizitzaren parterik handiena Azpeitian egin du. Ondoan izan ditu Antoniak bere seme alaba guztiak, besteak beste. Nagore Alkorta alkateak, zoriontzeaz gain, lora sorta bat eta Mikel Sanjuanen taila bat oparitu dizkio, urteurren borobil horretan.