PRUEBA
Klima eta Energiaren astearen baitan, hiru ekintza antolatu dira Ekoetxean. Gaur hasi eta igandera bitartean familia ekintzak egingo dira. Gaurtik urriaren 1a bitartean, Escape-box izango da 11:00etan eta 16:00etan. 18 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduriko jolas honen bitartez, hainbat froga gainditu beharko dituzte parte hartzaileek, klima aldaketari buruz ikasi, hausnartu eta sentsibilizatzen diren bitartean.
Urriaren 2an, 11:00etatik 13:00etara bitartean, energia berriztagarrien inguruko erakusketa eta jolasak egingo dira. eta, urriaren 3an, Kamishibai: Maiterki eta klima aldaketa tailerra izango da. Azken honetan, idazketa, irakurketa eta plastika tekniken bidez klima aldaketaren inguruko hausnarketa bultzatuko da.
Tailerrak familiei zuzenduta daude. Escape-boxaren kasuan 18 urtetik gorakoei.Jarduerak doakoak izango dira. Klima aldaketaren escape-boxean eta kamishibaian izena
aurrez eman beharko da. Horretarako museo@ingurugiroetxea.org helbidera idatzi edo 943 81 24 48 telefono zenbakira deitu beharko da.