Loiolako Inazio Etorbideko 34 eta 36 zenbakien arteko zatia berritzeko obrak bide onetik doaz. Construcciones Moyua enpresa hasi zen duela zenabit aste obretan. Zati hori berritzeko 255.885,49 €-ko inbertsioa egingo du udalak eta azpiegitura sareak egokitzeaz gain, urbanizazio lanak egingo dira, herritarren irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Obrak abenduan bukatzea aurreikusten da.