Josu Zubiagak itsas salbamenduaren transferentzia aldarrikatu du

0

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak Itsas Salbamenduko Batzorde Nazionalaren bileran parte hartu du gaur goizean bideokonferentzia bidez Euskadiren ordezkari gisa. Bileran Itsasoan giza bizitzak salbatzeko eta itsas ingurunearen kutsaduraren aurkako borrokarako zerbitzu berezien 2021-2024 Plan Nazionala aurkeztu da, aldez aurretik Ministroen Kontseiluan onartu ondoren.

Bileran Josu Zubiagak adierazi du beharrezkoa dela Planak jasotzea Euskadiri gai honetako eskumenen transferentzia osoa egin behar zaiola, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 12.10 artikuluan jasota dagoen bezala, bertan ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiola Estatuaren legeria betearaztea, besteak beste, itsas salbamenduan eta euskal itsas bazterrari dagozkion Estatuaren uretako isuri industrialen eta kutsakorren arloan.