Arantxa Tapia: «Klima-aldaketari aurre egin nahi badiogu, egonkortasun erregulatzailea behar dugu berriztagarrietarako»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak esan du “albiste txarra” dela, Espainiako Gobernuak argindarraren prezioari eusteko neurriak iragarri ostean Iberdrolak bere inbertsioak geldiarazteko hartutako erabakia. “Klima-aldaketari aurre egin behar zaiola uste badugu, berriztagarrietarako egonkortasun erregulatzailea behar dugu, eta inbertsioak egiten jarraitu».

Tapiak azaldu duenez, Iberdrolarekin eta EEErekin izandako elkarrizketen arabera, Euskadin gaur egun parke eolikoetan – Aixeindar proiektuetan- aurreikusitako inbertsioek » % 100ean jarraitzen dute». Halaber, sailburuak deitoratu du erabaki horrek euskal hornitzaileei eragingo diela, «baina ez %100ean, horietako askok nazioartean lan egiten dutelako konpainiarekin «.