Hondartza denboraldi lasaia eta batez besteko jendetza Donostian

0

Amaitu berri den hondartzen denboraldia meteorologiak markatu du; izan ere, eguraldiaren zati handi bat baldintzatu egin du, eta, beraz, denboraldia batez besteko jende-kopurutzat jotzen da hilabete guztietan.

Hondartzen profila ona izan da. Denboraldia hasi aurretik, hondarra mugitu zen hondartzetarako sarbideetan eta kabina eta komunen zerbitzuetan, erabiltzaileen joan-etorria errazteko, eta soberako hondarra hondartzan zehar banatu zen. Zurriolako zokaloa hondarra mugitu ez zuten olatu handien faltagatik gertatu zen, baina irailean egoera normalizatu egin zen.

Miguel Angel Diezek, Hiri Mantenimenduko zinegotziak, «alga ostreopsis siamensis delakoaren gertakaria» ekarri du gogora, izan ere, tenperatura altuengatik ugaldu zen eta ez zuen kalte sanitario garrantzitsurik eragin, azaleko azkura txiki batzuk izan ezik».