Euskadik ez du bat egin Osasun SISTEMA NAZIONALAREN LEHEN ARRETAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALAREKIN

0

Euskadik gainerako autonomia-erkidegoetako eta hiri autonomoetako Osasun Sailekin eta Osasun Ministerioarekin partekatzen du Lehen Mailako Arretak garrantzia handia izan duela COVID-19ren aurkako borrokan eta txertaketa-prozesuan; halaber, uste du lehen mailako arreta funtsezko zutabea dela herritarren osasuna babesteko eskubidea lortzeko, bai eta arreta hurbila, bidezkoa eta kohesionatua bermatzeko ere. Euskadik uste du, bestalde, osasun-zerbitzu hori etengabe ebaluatu behar dela, indartzeko eta gizartean planteatzen diren premia berriei aurre egin ahal izateko.

Eusko Jaurlaritza ez dator bat adierazpenean 2021. urtea amaitu baino lehen ekintza-planak egingo direla iragartzearekin, kontuan hartu gabe Euskadik, gainerako autonomia-erkidegoek bezala, eskumen esklusiboak dituela arlo horretan.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu duenez, Euskadik Lehen Mailako Arretaren esparru estrategiko baten prestaketanparte hartu du, eta beti dago prest beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzeko eta bere esperientzia emateko. Ez dator bat, aldiz, Euskadiren eskumen esklusiboko gaiak biltzen dituzten planak iragartzearekin, hala nola: praktika klinikoa, ebazpen diagnostikoa, hazkunde profesionala, informazio-sistemak, digitalizazioa, aurrekontu-politika edo giza baliabideak.

Eusko Jaurlaritza bat dator lehen mailako arretaren balioa azpimarratzearekin, baina uste du adierazpenak bere eskumenen barruan sartzen diren jarduerak iragartzen dituela. Hori dela eta, Euskadik ez du adierazpenaren alde bozkatu. Hori dela eta, Euskadik ez du adierazpenaren alde bozkatu, eta, beraz, ez du loturarik adierazpenean hartzen diren konpromisoekin. Euskadik bere konpromisoak eta lan-ildoak ezarriko ditu, dagozkion eskumenen arabera.