Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak 2021 festaren irekiera ekitaldian parte haru du, Ordizian. “Batera, bagara, bat gara” leloarekin, Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziko ikastolek antolatuta, Goierriko hiru herri horietan ospatu da jaia.
Irekiera ekitaldian hitza hartu duelarik, azken 60 urteetan Euskadin hezkuntzatik euskararen eta inklusioaren alde egin den lana nabarmendu du Hezkuntza sailburuak. Oraingo hau berriz, hausnarketarako garaia dela nabarmendu du, Euskal Hezkuntza Sistemak dituen indarguneak –“asko ditu eta”, baieztatu du- eta ahultasunak aztertzeko unea, etorkizuneko euskal hezkuntza “denon artean eraikitzeko”.
“Azken urteak eta pandemiak erakutsi digu erronkak askoz errazago ateratzen direla elkarrekin arituz gero” nabarmendu du Bildarratzek. Aurrera begira hezkuntzak dituen erronkak handiak dira iritzi dio , eta aholkua eman die eragileei: “nire ahlua da ez sartzea alferreeko eztabaidetan. Momentu honetan takatzen zaigu lan egitea, eta batik bat eragileei tokatzen zaizue, teknikoei, hezkuntzaz dakizuenei. Badakigu arazoak non dauden, ezagutzen ditugu. Orain bilatu behar ditugu irtenbide posibleak. Eta ziur naiz, ikusten ari naizenagatik alderdi politikoak lagun izango dituzuela, zuen aldamenean, zuek azaltzen dituzuen kezkak aurrera ateratzeko”. Horrela zuzendu zaie bertaratuei.
Bertsotan amaitu du bere interbentzioa Bildarratz sailburuak:
(doinua: Pasaiako plazatik)
Guretzat ikaslea
da protagonista,
eta irakaslea
beretzat taxista.
Hartu dezagun orain
gure autopista,
(e)ta eraiki dezagun
hezkuntza(a) futurista.