#UrkulluTopaketa: Iñigo Urkullu lehendakariak herritarrei erantzungo die Irekiaren webgunean

0

Iñigo Urkullu lehendakariak urriaren 25ean erantzungo die herritarrek Irekiaren webgunetik egiten dizkioten galderei, #UrkulluTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortzen dieten gaiak egin ahal izango dituzte, jarduera publikoari eta Gobernuari lotutakoak. Lehendakariak zuzenean emango die erantzuna herritarrek gehien bozkatutako 20 galderei. Emisio hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.

Ekimenaren faseak eta datak

Parte-hartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #UrkulluTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:

  1. Galderen fasea:herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2021eko urriaren 5etik 3ra.
  2. Bozketa fasea:galderen balorazio herrikoia,2021eko urriaren 13tik 18ra.
  3. Ondorioen fasea:herritarrek gehien baloratzen dituzten 20 galderak hautatzea, 2021ekourriaren 22a.
  4. Topaketa:#UrkulluTopaketa ekimenean, Iñigo Urkullu lehendakariak zuzenean erantzungo die herritarrek boto gehien jaso dituzten 20 galderei, 2021eko urriaren 25ean.

Parte hartzeko mekanismoak

Galderak bidaltzeko baldintzak

  • Irekia-Gobernu Irekiaren webgunean kontu bat sortu behar da, formularioa betez, sare sozialen bidez konektatuz edo saioa hasiz, aldez aurretik sortutako kontu bat izanez gero (posta elektronikoa eta sartzeko pasahitza). Urrats hori egitea nahitaezkoa da galderen fasean eta bozketaren fasean.
  • Gobernu Irekiak proposatutako gai-blokeak kontuan hartuta egin behar dira galderak.
  • Galderak egin ondoren, moderatze- eta baliozkotze-zerrenda batera pasako dira, onartu baino lehen, eta Gobernu Irekiaren webgunean argitaratuko dira, ondoren bozketa egiteko.

Bozketak bidaltzeko baldintzak

  • Irekia-Gobernu Irekiaren webgunean kontu bat sortu behar da, formularioa betez, sare sozialen bidez konektatuz edo saioa hasiz, aldez aurretik sortutako kontu bat izanez gero (posta elektronikoa eta sartzeko pasahitza). Urrats hori egitea nahitaezkoa da galderen fasean eta bozketaren fasean.
  • Gai-multzo bakoitzaren barruan interesgarrientzat edo garrantzitsuentzat jotzen dituzun galderen aldeko botoa eman (bakarra ere izan daiteke).
  • Gai-multzo bakoitzeko galdera bakarraren alde eman daiteke botoa.
  • Posta elektroniko bat bidali behar da, emandako botoa baieztatzeko.

Lehendakariaren erantzunak

Lehendakariak urriaren 25ean erantzungo die herritarrek gehien bozkatutako 20 galderei, lehen aipatutako parte hartzeko bideak kontuan hartuta, eta zuzeneko emisio baten bidez. Emisio hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren webgunearen bidez ikusi ahal izango da.

Zuzeneko emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikoa lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira urriaren 29an, eta Irekia – Gobernu Irekiaren sare sozialetatik zabalduko dira, jakinaren gainean egon daitezen.