OSAKIDETZAK PERTSONALA KONTRATATZEKO ZERRENDETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DU

0

Eskabidea azaroaren 4ko 14:00ak arte aurkez daiteke, Osakidetzaren web-orriaren bidez    

Osakidetzak, gaur, pertsonal ez-finkoa kontratatzeko zerrendetan izena emateko epea zabaldu du; Osakidetzaren web-orriaren bidez egin ahalko da. Izena emateko epea azaroaren 4ko 14:00ak arte egongo da zabalik. Eskabideak jasotzean, kontratazio-zerrendak eratuko dira, lanbide-kategorien arabera (administrari laguntzaileak, zeladoreak, erizaintzako langileak, sukaldaritzakoak…). Nobedade gisa, egun horretatik aurrera, zerrendek zabalik jarraituko dute, baina izena ematen dutenak gordailu batean sartuko dira; premia dagoenean, barematu egingo dira eta behin betiko sartuko dira zerrendetan.

Hala erabaki zuen, pasa den uztailaren 21ean, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, zeinak, Mahai Sektorialaren negoziazio-esparruan, akordio berria onetsi baitzuen, Osakidetzan aldi baterako kontratazio-zerrendak prestatu eta kudeatzea arautzeko; akordio horren helburua lan-eskaintza publikoaren hautaketa-prozesu bakoitzaren amaierari lotutako sistema bat ezartzea da. Akordioan ezartzen denez, zerrendak kudeatzeko eta izendapenak egiteko, hautaketa-prozesuan berdintasuneko, merezimenduko, gaitasuneko, eraginkortasuneko eta arintasuneko printzipioak hartu behar dira kontuan, bai eta objektibotasuna eta gardentasuna ere, eta informazioa erakunde sindikalei eman beharko zaie.

Aipatu beharra dago aplikazio informatikorako sarbidea aldi baterako desaktibatu behar izan zela pasa den irailaren 23an, eskabideen erregistroan akats bat antzeman baitzen. Arazoa konpondu denetik, izena eman daiteke zerrendetan; zerrendek beharrizanik egonez gero pertsonala sartzea arintzeko nobedadeak dituzte.

Nobedade nagusien artean, hautagaiak hautatzeko aukerak areagotu egingo dira eta zerrendak prestatzeko eta kudeatzeko prozesua digitalizatu egingo da. Eskabidea telematikoki baino ez da egingo, Osakidetzaren web-orrian eskuragarri dagoen aldi baterako kontratazio-zerrenden aplikazioaren bitartez:   https://www.osakidetza.euskadi.eus Honako bide honetan: Enplegu Publikoa/Aldi baterako kontratazioa/Kontratazio-zerrendak 2021.

Web-orrian jarraibideak, ohiko galderak eta bestelako informazioa sartu dira, interesdunek eskabidea errazago formalizatzeko. Gainera, helbide elektronikoa ere gaitu da, 2021lp-lc@osakidetza.eus, behar duten pertsona guztiek kontsultak helaraz ditzaten.